Distantzia: 6Km (20 minutu)

Gobeiako Parke Naturalak mitologiaren txokorik eskutuenak gordetan dauz, Erensugearen gordelekua den Superlegorreko kobatik hasi eta Mari Sorginaren etxerarte. Ehundaka urteetako harizti eta pagadiak, milaka urteetako aginak, Itxinako paisai karstikoa... gure imaginazinoa itxartan daurie.

Diztantzia: 12Km (25minutu)

Bustigune hau bakarra da. Hosto galkorreko basoak eta izeiak nahasten diraerreka gardenen zurrumurruaren inguruan zabalgune handiak tartekatuz. Familia osoak naturaz gozatzeko aparteko lekua da. Oinez zein BTTz egiteko hainbat ibilbide dekozuz. Eta egon leike zeozer hobeagoa interpretazio gunea bisitatu eta bertako fauna esetutea baino.

Distantzia: 12Km (20 minutu)

Paisaia karstikoa eta mitologiaren arteko loturaren beste eredu bat da. Baltzolako errekari jarraituz emoten dan paseoa da, azkeneko Gentilaren pausoen ostetik, Gentilzubi harrizko zubi naturalaren azpitik pasatu,  eta euriek isten badaurie koben azpitik ere ibiliko zara. Eskalada gustoko dozu? Kobaren ahoan bertan praktikatzeko aukera dekozu.